XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal herri arazoaz, ez dakigu oraindik zer pentsatzen zuten; estatu mailako erakundetzean guztiz giharturik zeuden euskal federazioak.

Donostiakoak aldiz, ikusi dugun bezala, ardura bizia agertu zuen euskal gizartearen hesparru guztietara, ideia internazionalistak zabal daitezen.

Baina projektu honek, badirudi ez zuela izan eraginik.

Ondoren, euskal eskualdea mendebaleko euskal hiru probintzietara mugatu zen, beharbada Nafarroan ez zuelako irauten inolako federaziorik.

Ordezkarien izen deiturak hartuz gero, denetarik ikusten dugu, baina euskal jatorriko deiturak ere erruz dakusagu.

Internazionalista taldeak hirietan gihartu ziren Euskal Herrian eta talde txikiak osotu zituzten.

Baina, aipaturiko ideia internazionalistak zabaltzeko, ez zen premia premiazkoa indar produktiboen aurrerakuntza berezirik lekutzea.

Aski dugu adibide bezala, Andaluzia: indar internazionalistek nekazal giroan erro sakonak finkatu zituzten, baina iraultza burgesaren ondorioz desjabetuen kopurua, jornalariena, gehitu zen garai batetan, hain zuzen ere.

Beraz saiatu gara mota berriko langile klase baten lehen hastapenak azaltzen.

Beharbada beste toki batzuetakoekin paretuz gero, nahiko apalak dira hasiera hauek, baina ez dut uste baztertu ez eta mesprezatu behar ditugunik, garaiko egoera sozialaren konprenitze zuzen eta sakon bat lortu nahi badugu.

Bestalde garaiko izkribuetan, Villavasorena adibidez, bat aipatzekotan (48), euskal gizartean bake eta harmoni giroa nagusi zela adierazten badigu, edo A. Lorenzo, Internazionalista buruzagiak agertzen badu resistencia pasiva en los trabajadores de la localidad (49), argi dagoena zera da, langile arazoaren kezka planteaturik dagoela eta Bilbon Internazionalistek erakundetze maila bat lortu zutela.

Dena dela, delako giro onaren zergatiak aurkitzen eta azaltzen saiatu behar dugu.

Baina ikusi dugunez, hemengo internazionalista-bakunistak ez ziren gai izan bere erakundea luzaroan iraun dezan, eta ito egin zen etorkizuneko euskal gizartean gihartzerik lortu gabe.